Bi aldiz egingo dute egun guztiko ikastaroa: urtarrilaren 16an Iruñean eta otsailaren 27an Bilbon. Parte hartzeko izena eman behar da.
Formakuntza, ikerketa eta dokumentazio feministarako Emagin zentroak Eskola Feministen bigarren edizioa aurkeztu du. Aurtengoa Hau ez da gure bakea lelopean egingo du, eta Euskal Herriko gatazka politikoen irakurketa feministak lantzea da helburua, gatazkari buruzko hausnarketa eragitea. Horretarako, ekarpen teorikoak bilduko dituzte, baina izena ematen dutenek zuzenean parte hartzeko aukera ere izango dute.
Izen ematea
Izena emateko emaginartxiboa@gmail.com postara idatzi behar da, tokiak mugatuak baitira. Ikastaroko prezioa 5 eurokoa izango da, eta bazkariarekin 15 euro.
Egitaraua
10:00 "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" (Jule Goikoetxea)
11:00 "Euskal gatazka ezaugarritzen. Feminismotik irakuketa" (Zuriñe Rodrigez)
12:00 Hamaiketakoa
12:30 Ariketa kolektiboa
14:00 Bazkaria
15:30 "Pertsonala politikoa da. Gatazkak generoa dauka?" mahai ingurua.
Iruñean parte hartuko dutenak:
Emakume militantea eta preso ohia.
Senidea (Oihana Etxebarrieta).
Psikologoa (Oihana Barrios).
Gizon militantea eta preso ohia (Iker Moreno).
17:00 Ariketa kolektiboa
18:00 Amaiera
Oharra: Albiste hau Topatu.eus gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.