Mundu osoan biral egin da Txileko hiriburu Santiagon Poliziak 16 urteko manifestari bat zubi batetik behera botatzen duen unea jasotzen duen bideoa.
Hasiera batean gaztea hil zela salatu zuten arren, Democracy Now hedabidean irakur daiteke ospitalean bizirik dagoela. Hasiera batean lekukoek salatu zuten gertatu zena eta gobernuak ukatu ostean poliziak inor bota izana zubi batetik behera, unea jasotzen duen bideoa zabaldu da.
Zubi horren azpitik ur oso gutxi daraman ibaia pasatzen da eta gaztea kordea galduta geratu zen lurrera begira. Txiletarrak Pinocheten garaiko konstituzioa aldatzeko erreferendumerako prestatzen ari dira.
Gobernuaren politika neoliberalen aurkako protestak hasi zirenetik duela urtebete inguru, Txileko poliziari 8.500 giza eskubideen urraketa baino gehiago egozten zaizkio.