Esaren mugimenduez ohartarazteagatik Nafarroako Unibertsitateak kaleratu zuela salatu du geologo batek

  • Antonio Aretxabala geologoak Esako urtegiaren magalen mugimenduei buruzko ikerlan bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan 2015eko abuztuan, hauen arriskuez ohartarazten zuena. Urte bat geroago Nafarroako Unibertsitateak bere lanpostutik kendu zuen. Aretxabalak demanda bat aurkeztu zuen, arrazoi ideologikoengatik kaleratu zutela argudiatuz, eta unibertsitateak kaleratzea bidegabea izan zela onartu zuen. Gaiari buruz idatzi du bere blogean.


2017ko otsailaren 13an - 12:34
Antonio Aretxabala geologoa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2013an Esako urtegian jazotako gertakarien ondorioz Zangozako udalak urtegiaren magalen mugimenduei buruzko ikerketa independente bat burutzeko eskatu zion Nafarroako Unibertsitateari, eta honek Antonio Aretxabalari igorri zion. Informearen emaitzek sektore politiko batzuen haserrea eta kritikak eragin zituzten, mugimenduen larritasuna agerrarazten zutelako. Aretxabalak azaldu duenez, informea aurkeztu eta geroko egunetan lanean “mehatxuak” jaso zituen, baina hala ere, urtegiaren inguruko aholkularitza lanak egiten jarraitu zuen. Azkenik, 2016ko urrian Nafarroako Unibertsitateak kaleratu zuen, “kausa ekonomikoei eta antolamenduari lotutako arrazoiengatik”.

Aretxabalaren aburuz, ordea, kaleratzearen arrazoiak ideologikoak ziren. Hori dela eta, demanda bat aurkeztu zuen Lan Auzitegian. Alde biek adiskidetze egintza burutu zuten eta akordio batera heldu ziren: Aretxabalak kalte ordain bat jaso zuen eta unibertsitateak kaleratzea bidegabea izan zela onartu.

Jazoerak erreakzio ugari izan ditu, bai sare sozialetan baita instituzioetan ere. Urtarrilaren 26an Nafarroako Barne Kontseilaria, María José Beaumont, gaiaren inguruan mintzatu zen Parlamentuan. Aretxabalaren kaleratzea honek aurkeztutako informearekin lotu zuen eta bere elkartasuna adierazi zion. Geologoak bere keinua eskertu dio Beaumonti bere blogean, baina kontseilariaren adierazpenak kontrako erreakzioak ere piztu ditu. Pasa den asteazkenean, hilak 8, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolaren Zuzendari Miguel Ángel Alonsok barne kontseilariak esandakoa kritikatu zuen, “Zuzenbidearen profesional batek honelako gauzak esatea gutxienez arraroa dela” argudiatuz. Alonsoren adierazpenei buruz eta, oro har, auziari buruz mintzatu da Aretxabala bere blogean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Remirezek dio Espainiako Gobernua zorroztasunez ari dela Esako urtegian, lanak hasi eta 22 urtera

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Javier Remirezek azalpenak eman zituen Nafarroako Legebiltzarrean, duela hamabost hilabete amaitu baina orain arte plazaratu gabe egon den presaren segurtasunaren inguruko ikerketa baten harira. Ikerketa Espainiako Gobernuaren enkarguz egin... [+]


Esa-ko urtegia handitzeari oniritzia eman dio Trantsizio Ministerioaren txostenak

Azkenean agertu da “galduta” ibili den Esako urtegiko segurtasunari buruzko Espainiako Gobernuaren txostena eta urtegiko lanekin aurrera jarraitzea ahalbidetzen du


Esako urtegiari buruz Espainiako Gobernuak enkargatutako txostena galdu dela salatu dute

Espainiako Bide Ubide eta Kaietako ingeniarien Kolegioari egin zion enkargua Espainiako Gobernuko Trantsizio Ministerioak, ikusteko urtegiaren bideragarritasunaz erakundeak zer zioen.


Zaraitzuko urak Esara eramateko proiektua bertan behera utzi dute

Nafarroako Pirinioetako Aizpurgi herrian presa bat eraiki eta lur azpiko kanal baten bidez ura Esa urtegira eramateko proiektua kendu egin du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bere plan hidrologikotik.


Analisia
Nafarroako urtegiak minimoen azpitik: zer utzi du agerian lehorteak?

Euskal Herriko hainbat tokitan izan dugun uda idorra ari da nabaritzen jadanik. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) jasotako datuen arabera, Nafarroan biltegiratutako ura azken hamarkadako batez bestekoaren oso azpitik dago, eta Esako urtegiaren kasuan gehienezko mailaren... [+]


Korrontearen atzetik
Piszinan aurrera eta atzera aspertu egiten dira nonbait, eta 1989ko abenduaz geroztik ibaietan, urtegietan, lakuetan eta itsasoan egin dute igeri. Miño, Ebro, Sil, Bosnia-Herzegovinako Neretva ibaia gerra garaian... Nafarroako Esa urtegia, Eskoziako Ness laku famatua,... [+]

Zein dira Esako potasa meatze erraldoiaren arriskuak?

Espainiako Gobernuak onartu duen Muga proiektuak 1.700 hektareako meatzea aurreikusten du Nafarroako Xabier eta Zaragozako Undués de Lerda udalerrien artean, Esako urtegitik oso gertu. Adituen ustez, besteak beste, inguruko erreka eta akuiferoak kutsatuko lituzke, lurra... [+]


2020-10-23 | ARGIA
“Remirez lehendakariordeak nafarren segurtasuna arriskuan jartzen du”

Esako urtegiaren inguruan eta azken asteetan Nafarroan izaten ari diren mugimendu sismikoez erakutsitako jarrera dela eta, Sustrai Erakuntzak gogor kritikatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta Babes Zibileko arduraduna. Ondorengo lerroetan irakur daiteke... [+]


Esako urtegiaren lanak ez dira geldituko oraingoz

Azken bi egunetan nahasmen handia egon da Esako urtegia handitzeko lanen inguruan. Asteartean Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako ministroak esan zuen ez zela urrats bat gehiago aurrera egingo segurtasuna erabat ziurtatu arte. Aturando Esa (Esa Gelditzen)... [+]


2020-10-07 | ARGIA
Esako urtegiko eskuin hegala ez da oraindik egonkorra, txosten ofizialak aztertuta ondorioztatu dutenez

Uraren Kultura Berria Fundazioak (FNCA gaztelaniazko sigletan) Esako urtegiari buruzko azken txosten ofizialak aztertu ditu eta ondorioztatu du urtegiaren eskuineko hegalak "ezegonkorra" izaten jarraitzen duela eta, beraz, "segurtasuna ez dagoela bermatuta".


Eguneraketa berriak daude