argia.eus
INPRIMATU
Esan pitzadura berriak sor daitezkeenez, 15 milioi gehiago inbertituko ditu CHEk
  • Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) onartu duenez, Esa urtegiaren eskuin hegalean pitzadura gehiago sor daitezke. Lurra erabat egonkortzeko, 15 milioi euro gehiago inbertituko ditu CHEk.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 19a

Egonkortze lanen lehendabiziko fasea amaituta –10 milioi euroko kostua izan dute–, bigarrenari helduko dio orain CHEk. Obrak urte amaieran amaituko dituzte, eta litekeena da otsailean etxeak uztera behartu zituzten Lasaitasuna urbanizazioko bizilagunak orduan itzultzea.

"Urte amaieran etxera joan gaitezkeela erraten badigute ere, ez dakit joan nahi izanen ote dugun", adierazi du Lasaitasuna urbanizazioko presidente Cristina Igoak, Berriak jaso duenez.

Aurreikuspenen arabera, bigarren fasea amaitzean hasiko dira presa handitzeko obrak.

Esaren handitze lanak 2016rako amaitu nahi ditu CHEk