argia.eus
INPRIMATU
Ekainaren 6an Irakurraldi Publikoa Hendaian:
Esan Lujanbioren hitzak, esan, berriz esan

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko ekainaren 04a
Argazkia: Dani Blanco.

Akelarre Elkarteak euskal kultura bultzatzea du xede eta IX. Irakurraldi Publikoa antolatu du ekainaren 6rako (asteazkena). Maialen Lujanbio da aurtengorako hautatu duten sortzailea. Hendaiako mediatekan irakurriko dituzte bere bertso eta testuak, 13:50 hasi eta 18:30 arte.

58 eragile

Euskarari loturiko eragile eta pertsona anitzek irakurriko dituzte Lujanbioren hitz landuak: Hendaiako Bertso Eskolako kideek, Uda Leku taldeko haurrek, Ikastolako haurrek, Sustrai Colinak, Pantxoa Etxegoienek, Jesus Arzallusek, Idurre Eskisabelek...

Lujanbiok plazan bat-batean kantatutako bertsoak eta idatzitako bertso jarriak (tartean, ARGIA-n argitaratuak) kantatuko dituzte, eta idatzitako hainbat artikulu irakurri ere bai.

Saioa zuzenean ikusentzun ahal izango da Akelarreren webgunean.

Aurreko irakurraldietako autoreak

Akelarre Elkartearen bideo honek erakusten ditu aurreko zortzi edizioetako autoreak: