argia.eus
INPRIMATU
Esako urtegiko pitzadurak “azaleko fenomenoa” direla uste du Nafarroako Gobernuak
  • Javier Morras Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Justizia eta Barne Kontseilariak esan du, Esako urtegian ez dela pitzadura “larririk” egon eta gertatutakoa “azaleko fenomenoa” besterik ez dela.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 31
Esako urtegiko obrak. (Argazkia: www.eitb.com)

Kontseilariak uste du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (EKH) “arretaz” jokatu behar duela urtegiko obrekin, “eztabaidak eta polemikak" ekiditeko.

“Fenomeno desberdin eta azalekoa”

Noticias de Navarrak jasotako adierazpenetan Morrasek esan du EKHk emandako informazioetan "argi" geratu dela pitzadurak ez dutela zerikusirik 2013an gertatutakoekin: “Iaz gertatu zena barnealdeko geruza baten pitzadura zen, hau berriz guztiz azalekoa da, eta gainera, ez da obrak egiten ari diren lekuan gertatu”, esan du.

Kontseilariak azaldu du “jarraipen tekniko eta teknologiko handia” egiten ari direla eta etengabe harremanetan daudela konfederazioarekin.

Haren hitzetan, ez dute iazko pitzaduren tankerako gertaeren berririk: “Pitzadura hauek fenomeno guztiz desberdina eta azalekoa dira" .