argia.eus
INPRIMATU
Esako urtegiaren handitzearen kontrako manifestazioa egingo dute 27an Iruñean
  • “Esak ezin du itxoin”, lemapean manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean arratsaldeko 18:30ean Yesa + No, Río Aragón, Urbizi, Uraren Kultura Berria eta Nafarroako Gobernuko lau alderdiek. Obrak gelditzea eta nazioarteko ikerketa aldarrikatu dute Esako urtegiaren handitze obren inguruan.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko maiatzaren 25
Esako urtegiaren handitze obren kontra egindako manifestazioa. (Arg.: Yesa + No) Esako urtegiaren handitze obren kontra egindako manifestazioa. (Arg.: Yesa + No)

Iker Aramendia Yesa + No plataformaren bozeramaileak esan du Esako urtegia handitzeko proiektu “xahutzaile eta esperimentala” inguruko eskualdeetako etorkizuna baldintzatzen ari dela. Urtegitik behera dauden herriak arriskuan daudela ohartarazi du: “Egun arriskua ez da lehen bezain altua, baina obrak hasi aurretik baino arrisku handiagoa dago”.

Bere aburuz, azpiegitura handi hori ez dute inoiz jarriko martxan, baina milioiak xahutzen jarraitzen dute.

Hainbat eskaera egin ditu Aramendiak: obrak gelditzea eta proiektua aztertuko duen nazioarteko ikerketa galdegin ditu. Bestalde, halako proiektuak berriz ere martxan ez jartzeko segurtasun legeen berrikuspen bat egiteko eskatu du. Azkenik, proiektuaren “bideraezintasuna” ikusita, proiektu alternatibo bat aurkitzeko “dialogo sozial, politiko eta tekniko” bat eskatu du.

Hona deialdia: