argia.eus
INPRIMATU
Esako urtegiaren arazoak jasotzen dituen dokumentala estreinatuko dute azaroaren 20an
Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko azaroaren 17a
Esako urtegia, dokumentaleko irudi batean. (Argazkia: Sonia Senosiain/www.eldiario.es)

Egileen hitzetan, Esako urtegiak dituen arazoen eta urtegiaren hazkundearen inguruan hitz egiteko “aitzakia” da dokumentala. Yesa+no eta Rio Aragón bezalako plataformek hartu dute parte proiektuan eta Eguzki Bideoak izan da dokumentala egikaritu duena.

2013an abiatu zuten proiektua crowdfunding kanpaina baten bidez eta 20.000 euro inguru lortu dituzte. Esako urtegiko ingeniari  René Petit da dokumentalaren abiapuntua, honek behin baino gehiagotan esan baitu urtegiak “loa kendu diola”.

Urtegiaren aldeko zein kontrako ahotsak jaso ditu dokumentalak, egileek azaldu dutenez, bestela “propagandistikoegia” litzatekeelako. Hala ere, argi dute proiektuaren helburua zein den: “Arrazoia daukagu eta gure argudioak erakutsi nahi ditugu”.