argia.eus
INPRIMATU
Esako lanak geratzea planteatu du Nafarroako Gobernuko lan talde batek “segurtasuna” bermatzeko
  • Asteartean aurkeztu zuten Esako urtegiaren egoeraren inguruko txostena. Gobernua sostengatzen duten lau alderdiak keztatuta agertu dira.

Andoni Mikelarena @andonimik 2017ko azaroaren 08a
Argazkia: Josu Santesteban Argazkia: Josu Santesteban

Urtegiko lanen gabeziak jasotzen ditu txostenak. “Ziurgabetasun handiak daude urtegiko uharkaren eta eskuineko hegalaren segurtasunaren inguruan” ohartarazi dute txostenaren egileek. Horregatik Nafarroako gobernuari iradoki diote lanak gelditu ditzala “segurtasunari loturiko auziak argitu bitartean”.

Espainiako Gobernuko Ingurumen eta Nekazaritza Ministerioa, Nafarroa eta Aragoiko gobernuak, Ebroko Ur Konfederazioa (CHE), urtegiaren inguruko udalak eta eragileak mahai baten inguruan elkartzea proposatu du txostena egin duen lan taldeak, guztien artean gaia lantzeko.

Nafarroako Gobernuko departamentu ugaritako kidek osatzen dute txostena egin duen lan taldea. Parlamentuan egindako agerraldian aurkeztu dituzte  txostenean jaso dituzten ondorioak.

Alderdiak deseroso

 Geroa Baiko Patxi Leuzaren hitzetan, “zalantzak areagotu” ditu parlamentuko agerraldiak. EH Bilduko Adolfo Araizek ere hala uste du, “azalpen hauen ondotik ez da segurtasuna hobetu, eta horrek du lehentasuna urtegiaren inguruan bizi direnentzat”. PSNko Inma Juriok ordea “segurtasuna guztiz bermatuta” dagoela uste du. UPNk, txosten honek etorkizuneko inbertsioetan izan dezaken kalteaz ohartarazi du.