argia.eus
INPRIMATU
Esa inguruan pitzadura gehiago agertu dira
  • Esa urtegiko eskuin hegalak irrist egiten jarraitzen duela eta lehendik ere kalteak pairatu dituzten urbanizazioetan pitzadura gehiago agertu direla salatu dute Lanak Gelditu eta Rio Aragon elkarteek.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 23a
Esako eskuin hegaleko 60 etxebizitza hustu behar izan zituzten otsailean. (Argazkia: Cienfuegoshoy.org)

Lurra abuztuan baino bizkorrago mugitzen dela azaldu dute gainera, irailean abiadura handitu eta oraindik ez dela moteldu. Urtegia handitzeko lanak geratu eta azterketa geologiko sakonagoak egiteko eskatu dute aipatu kolektiboek, urtegiaren egoera ez delako agintariek sinetsarazi nahi duten bezain "segurua".

Otsailean Lasaitasuna eta El Mirador urbanizazioetako 60 etxebizitza hustu behar izan zituzten, eta oraindik ez dago erabat zehazturik lur migumenduak zein punturaino kontrolaturik dauden. Bizilagunek salatzen dutenez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) finkaturiko segurtasun eremua hustutako zonaldea baino harago zabaldu beharko litzateke.

Hain justu, CHEren teknikariek markatutako segurtasun eremuaren barruan pitzadura gehiago azaldu direla salatu dute herritarrek.