Terrorismoaren Kontrako Borrokarako Dibisioa bertan behera utziko du Eusko Jaurlaritzak. Poliziaren gainontzeko taldeetan banatuko ditu taldearen betebeharrak.
PSEk sortu zuen terrorismoaren aurkako unitate berezia. Egun, 136 poliziak egiten du lan sail horretan. Horiek, baina, ez dute lanpostua galduko, komisaldegietara bidaliko dituzte.
Terrorismoa ikertzeko ardura Inteligentzia Bulegoak hartuko du; 185 polizia izango dira bertan, terrorismoa eta “delitu mota berriak” aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak aurkeztutako berregituraketa planaren harira hartutako neurria da.
Planak aldaketa gehiago ere sortuko ditu: bizkartzain kopurua murriztuko dute eta Zirkulazio Dibisioa eta Inspekzio eta Administrazio sailak ere desagerrarazi edo berrantolatuko dituzte.