argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak Mozal Legea aplikatu dio Markina-Xemeingo tabernari bati, armatuta doazenei ez zerbitzatzeagatik
  • Urtarrilaren 7an bi ertzain sartu ziren Markina-Xemeingo taberna batean, eta enkargatuak azaldu zien kafetegi horretan ez dietela armatuta doazen pertsonei zerbitzatzen. Ertzaintzak espedientea ireki dio tabernariari, Mozal Legea urratu duela leporatuta.  

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2017ko urtarrilaren 24a
Mozal Legearen aurka Bilbon egindako protesta (Arg: Uriola)

Ertzainek erreklamazio orria eskatu zioten tabernariari, eta bertan horrelakorik ez zegoela erantzuterakoan, identifikatu egin zuten. El Correok argitaratu duenez, errespetu eta begirune falta leporatzen diote enkargatuari.  

Eusko Jaurlaritzan, Mozal Legearen aurka agertu zen Gasteizko Parlamentua 2016ko ekainaren 23an, “Ertzaintzak modu orokortuan ezarri baitu hasieratik”. Izan ere, 2015eko uztailaren 1etik 2016ko martxoaren 31ra bitartean, 3.959 aldiz aplikatu dute legea Euskal Autonomia Erkidegoan. Espainiako Kongresuak ere, Mozal Legea indargabetzeko eskatu zuen bigarren aldiz 2016ko azaroaren 29an. Proposamena ontzat eman arren, indarrean jarraitzen du legeak.