argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak ikerketa irekiko du igandean San Frantzisko kalean egindako atxiloketen harira
  • Lakuako Segurtasun kontseilari Estefania Beltran de Herediak jakinarazi du barne-ikerketa bat ireki duela igandean Ertzaintzak Bilbon egindako ama-seme batzuen atxiloketen harira. Sarean milaka pertsonak ikusi zuten bideoam haserre handia eraginez herritarren artean.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 30

"Praxi txarren bat detektatzen den kasu guztietan bezala, lehenik eta behin barne mailan aztertu behar da, eta bideoa ikertzen ari gara", adierazi du prentsaurrean Estefania Beltran de Herediak. Bideoan ikusten da gaitz mentalak dituen pertsona bat eta bere ama nola atxilotzen dituen Ertzaintzak. Auzokideek grabatu zuten eta gerora sare sozialetan zabaldu.

Atxiloketak igandeko 16:00 inguru gertatu ziren Bilbo Zaharreko San Frantzisko kalean, hemen kontatu genuen bezala.

 

 

Astelehenean Bizkaiko SOS Arrazakeriak eta beste hainbat taldek erasoa salatu dute. Bilboko San Franzisko auzoan hiriko gainontzeko auzoetan baino poliziaren presentzia handiagoa dagoela gehitu dute, eta bertako biztanleria, migratzaile eta arrazializatua, “polizia abusuak eta tratu txarrak” jasaten ari dela..