argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak Ekaitz Samaniego atxilotu du Gasteizen
  • Ekaitz Samaniego gasteiztarra atxilotu du Ertzaintzak gaur arratsaldean Gasteizen. “Matrioska Martxa” izenpean berari babesa eman eta eskubide zibil eta politikoen alde egin den manifestazioaren amaieraeran atxilotu dute gaztea. Manifestazioaren amaieran egindako ekitaldian, 21:00ak inguruan, Aski da!!! ni uno más!!Eskerrik asko! leloa zeraman pankarta batekin, hiru lagunekin batera azaldu da Samaniego El Corte Inglés-eko larrialdi eskaileratara, eta hamabost minutu ingurura Ertzaintzak atxilotu egin du.

2012ko urtarrilaren 14a

Segi erakundeko kide izatea eta tranbiako markesina baten aurka egitea leporatuta Samaniegori zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Bere kasua ezagutarazi eta egoera salatzeko asmoz, 22 urteko gazteak pasa den abenduan Gasteizko Los Angeles elizan itxialdia burutu zuen, eta abenduko azken egunean  Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako epaiaren berri izan ostean, ezkutatzea erabaki zuela azaldu zuen bideo batean.

Informazio gehiago:

- Ikus gaitzazuen (T. Ramirez de la Piscina, J.M. Pastor eta N. Xamardo, EHUko Kazetaritza saileko irakasleek idatzitako artikulua)

- Ekaitz Samaniegoren mezua bertsotan Youtuben