Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu du BBK Live festibalean droneak erabili dituela "lehen aldiz bere historian gune bat kontrolatu eta zelatatzeko", EiTBk jaso duenez. Hori ez da horrela. Gutxienez bi aldiz erabili izan ditu lehenago protesta sozialak zelatatzeko: Gipuzkoa Zutikek iaz erraustegira eta makro-kartzelara antolatutako martxan eta aurten Bizitza Da Handienak Egian, Munduko Turismoaren Goi Bileraren ondoan egin zuen asanbladan.
Uztailaren 12 eta 14 artean Bilboko Kobetamendin egindako BBK Live festibalean segurtasun lanetarako aparailu hegalari hauek erabili zituela jakinarazi du, baita hurrengo operazioetan erabiltzen jarraitzeko asmoa duela ere.
2015eko albiste honetan irakur daiteke bi drone erosi zituela Ertzaintzak orduan. Txio honetan ikus daiteke Ertzaintzaren logoa eta guzti duen dronea.
La Unidad de Vigilancia y Rescate de la Ertzaintza utiliza drones para mejorar la eficacia en las búsquedas de personas desaparecidas._ Ertzaintzako UVR desagertutakoen bilaketako lanak hobetzeko dronez baliatu izaten da.#simulazioa # Arrigorriaga pic.twitter.com/5whHqWnF1t
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 2018(e)ko maiatzaren 17(a)
Azpiko argazki hau Zubietan atera zuten Gipuzkoa Zutikeko kideek eta ikusten da modelo bera dela.
Gerora, 2017ko maiatzaren 27an, Gipuzkoa Zutikek erraustegira eta makro-kartzelara martxa antolatu zuenean, Ertzaintzak babestutako gunean drone bat izan zuten manifestariek buru gainean.
Hemen bideoa.
[Bideoa] Doneak erabiltzen ari omen da Ertzaintza Zubietan #resistzubieta pic.twitter.com/eUeePVg2oe
— Gorka Julio (@teketen) 2017(e)ko maiatzaren 27(a)
Bestetik, Bizitza Da Handiena dinamikak, protesta sozialen astea deitu zuenean Donostian, Egia auzoan asanblada egin zutenean, dispositibo hegalaria jarri zieten asanblada grabatzen era nabarmenean. Kaioz inguraturik, buru gainean izan zuten aparailua pare bat minutuz.
Turismoaren alorreko mundu osoko ordezkariak Tabakaleran zeudelako, ertzainez hartua zeuden inguruak. Ondoren, bi pertsona atxilotu zituzten Turismoaren Munduko Erakundeari txistu egiteagatik.
Geure Gainetik Izarrak Bakarrik!#BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/OUJXIEpPW5
— Bizitza Da Handiena! (@bizitzahandiena) 2018(e)ko maiatzaren 25(a)