argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak bost pertsona identifikatu ditu Lasarteko Xirimiri elkartearen aldeko ekintza batean
  • Zenbait herritar paseoan atera ziren ostiralean arratsaldeko zortzietan, Xirimiriren aldeko aldarriekin. Hogei lagun baino gehiago elkartu zirenez, manifestaziotzat hartu zuen ekimen hori Ertzaintzak, eta bost lagun identifikatu zituen: hiru, "antolatzaileak" zirelakoan, eta beste bi, poliziak grabatzeagatik. Hori egin eta gero, aurrera jarraitzen utzi zieten.

Txintxarri @txintxarrieus 2020ko maiatzaren 17a
Xirimiri elkartearen aldeko mobilizazio bat, 2015eko ekainekoa. Argazkia: Txintxarri

Berria egunkariko kazetari Maider Galardik eman du horren berri, sare sozialen bitartez: 

 

 

 

Albistea berehala zabaldu da sareetan, eta herriko zenbait eragilek erantzun egin dute. Esate baterako, Lasarte-Oriako Ernaik:

 

 

Xirimiriren aldeko ekimenak

Apirilaren 30ean Xirimiriren zuzendaritza batzordeak jakinarazi zuen elkartearen bi kontu enbargatu dituela Auzitegi Nazionalak, 2002. urteko diru kopuru berberarekin. Herriko tabernen auzia izenez ezagutzen denaren epaia egikaritzen hasi da, eta auzipetutako herriko taberna eta elkarteen kontuan enbargatzen hasi. 

Egoera horren aurrean, Xirimiriren aldeko ekimenak egiten hasi dira herritarrak. Lasarteoriatarrek bidalitako argazkiekin bideo bat egin dute, 30 urteko historia errepasatuz; post-it, paper eta afixa batzuk itsatsi dituzte herrian, adieraziz Xirimirik zer esan nahi duen beraientzat –hasierako deialdia debekatu egin zuen udalak–; eta paseoa egin zuten atzo, elkartearen aldeko aldarriekin.