argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak Bilboko Hontzak konpartsaren “Vatikanoko harategiak” dekorazioa kendu du
  • Bilboko Hontzak konpartsaren txosnatik "Vatikanoko harategiak" izeneko dekorazioa kendu du astelehen goizean Ertzaintzak.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 21a

Gotzaingoak jarri zuen salaketa asteburuan txosnak "biraozko" edukiak zituelakoan. Bilboko 3. Instrukzio Auzitegiak bart agindu du dekorazioa kentzeko eta bertan zeudenak identifikatzeko.

Larunbatean hasi ziren Bilboko jaiak eta Hontzak konpartsaren dekorazioak hasieratik piztu zuen polemika. Esaterako, Alderdi Popularrak gogor salatu zuen bere edukia, kristauak mintzen zituelakoan. Kristoren gorputzarekin egindako harategi batean oinarritzen da txoznaren dekorazioa, honako esaldiarekin: “Hartzazue ta jan, nire haragia baita”.

Sare sozialetan bolo-bolo dabil gaia. Kaskagorri konpartsaren txioan ikus liteke Ertzaintzaren partehartzearen sekuentzia: