argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere
  • Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

     

Ainara Rodil Jaime 2024ko martxoaren 04a

Igande honetan, martxoaren 3an, kargak izan ziren 1976ko martxoaren 3ko biktimen omenez Gasteizen urtero egiten den manifestazioan.  Manifestazioaren erdian izan ziren Ertzaintzaren kargak eta istiluetan, hainbat bideo zabaldu dira manifestariek "infiltratu” gisa seinalatutako beste kaputxadun batzuk agertzen direnak. Horien artean, borra hedagarri bat daraman gizonezko bat dago. Agerian zeraman eskuan, baina horrek ez zuen eragotzi Ertzaintzaren kolpeak jasotzea. Orain, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez, Ertzaintzaren lankideen arteko kolpeak ziren.

Ikerketa eske

ELA, LAB, ESK, Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak "Ertzaintzaren karga erabat basatiak" salatu dituzte, "borrekin eta dozenaka foam pilotak jaurtiz oldartu dira, baita furgonetekin manifestarien gainetik pasata ere".

Elkarrekin Arabak Ertzaintzaren kargak ikertzeko eskatu du astelehen honetan. Ohartarazi duenez, neurrigabeko jarduera izan zen, eta Batzar Nagusietan eskatu du Lakuak polizia-karga horien gainean azalpenak emateko.

ERNEko Sergio Gomez de Segurak, ohi legez, Ertzainaren jokabidea defendatu du. “Lankideen jarduerak errealitatera eta zuzenbidera egokituta daude", adierazi du ETB-2ko En Jake saioan.