2015eko apiriletik 2016ko martxora arte Ertzaintzak 3.959 aldiz aplikatu du Mozal Legea Euskal Autonomi Erkidegoan, 2015ean 2.719 aldiz eta 2016an 1.240. Denbora horretan, Espainiako poliziek 735 isun ezarri dituzte hiru lurraldeetan.
Bizkaian 1.907 alditan jarri dira isunak, Araban 1.613 eta Gipuzkoan 439. Isunen larritasuna honakoa da: 986 kasutan 100 eta 600 euroren arteko isunak dira eta 2.973 kasutan 601 eta 30.000 euro artekoak. Gehien zigortzen dena Legez kanpoko drogen salestoketa eta kontsumoa da. Ondoren segurtasun indarrei "irain egitea edo errespetu faltaz" zuzentzea.
Datu horiek guztiak eta beste hainbat ikus daitezke ondoko infografian, Eusko Jaurlaritzako Barne Saila eta Espainiako Barne Ministerioak emandako datuekin egindakoa.