argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak 371 foam bala jaurti zituen VOXen Bilboko agerraldian
  • Apirilaren 13an Bilbon izan zen VOX alderdi espainiar ultraeskuindarra, eta haien aurka protestan ari zirenen aurka Ertzaintzak 371 foam bala jaurti zituen.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 13a
Foam bala batez matrailezurra hautsi zioten emakumea. Argazkia: naiz.eus

Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskaldunan izan ziren VOX alderdi ultraeskuindarreko buruzagiak agerraldia egiten. Ekitaldi hauen aurrean, hainbat talde antifaxistek mobilizazioak antolatu zituzten, eta Bilboko protestetan liskarrak gertatu ziren Ertzaintza eta protestan ari zirenen artean.

Bilboko protestetan mmakume bati foam bala batez matrailezurra hautsi zioten, eta gaur Garak jakinarazi duenez, gisa horretako 371 bala jaurti zituen Ertzaintzak.