Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte elkarretaratzeak goizean goizetik.
Lau langile artatu behar izan dituzte ospitalean Ertzaintzak greban dauden Bizkaiko metalgintzako langileen aurka goizean egindako oldarraldiaren ondoren. Egunero bezala, lantegien aurrean elkarretaratu dira langileak sindikatuek deituta, baina oraingoan pikete baten kontra borraka hasi dira poliziak, Arteako Bildosola industrialdean Pekos Fabricación lantegiaren aurrean zeudela.
Sarean zabaldutako irudietan ikus daitekeenez gutxienez pertsona bat lurrera bota dute eta beste hainbat gogor kolpatu:
Harro euskal langileen borrokaz.
Orgulloso de la lucha de la clase trabajadora vasca.#BizkaikoMetalaGreban
Gora euskal langileen klasea. pic.twitter.com/82tJoUd3pS
— Donostia Bai ??? (@Erramun2014) November 30, 2022
Eskubideak borrokatzen dira, kapitalaren morroiak aurrean badira ere.#BizkaikoMetalaGreban pic.twitter.com/Nl4FxrPzAu
— Igor GDA (@IgorMotri) November 30, 2022
LABek jakinarazi du artatu behar izan dituzten pertsonen artean sindikatu horretako bi arduradun daudela.
Bortizki oldartu da Ertzantza Bizkaiko metalgintzako grebalarien aurka. Hainbat langile zaurituta daude, LABeko bi arduradun ospitalean#BorrokaSindikalaAurrera#HitzarmenDuina#BizkaikoMetalaBorrokan pic.twitter.com/jtL9zcyEdG
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) November 30, 2022
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, bere aldetik, oharra zabaldu du berri agentzien bidez, eta oldarraldia arrazoitzeko bere bertsioren arabera grebalari bat identifikatzera joan direnean polizietako bat kolpatua izan da, Naiz.eus-ek nabarmendu duen bezala irudietan halakorik ikusten ez den arren. CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek Bilboko Sabin etxearen aurrean elkarretaratzea egin dute arratsaldean oldarraldia salatzeko.
"Ertzaintzak, langileok jipoitu eta atxilotzen bagaitu, hori egiteko babesa duelako da, eta ekintza hori erabaki politiko bat da; borroka sindikala oztopatu eta kriminalizatzeko erabakia" Iratxe Azkue, @LAB_INDUSTRIA #BizkoaikoMetalaBorrokan pic.twitter.com/a7xnoCgty6
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) November 30, 2022
Hirugarren greba egunean tentsioak gora egin du eta goizean goizetik izan dira tira-birak Ertzaintzak piketeen kontra jarrera bortitza hartu duelako, lekukoen arabera. Igorren, esaterako, petsona bat atzeman dute poliziek.
Hamaika Telebistak azaldu duenez Ormazabal fabrikaren aurrean mobilizatu dira langileak, hain justu FVEM patronalaren buruetako baita enpresa horren jabea. Poliziek lantegiko greba batzordeko bi kideri baino ez die utzi barrura sartzen, mobilizazioen berri emateko.
ELAk elkarretaratzea egin du FVEMen egoitza aurrean eta nabarmendu du grebaren eragina oso zabala ari dela izaten. CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek mobilizazio oso jendetsua egin dute Basaurin eta horien arabera %85ekoa da oraingoz grebaren jarraipena. Ostegunean eta ostiralean beste bi lanuzte espero dira.
Berriro ere indar erakustaldia. Borroka da bide bakarra. Gaur Ezkerraldetik ibili gara. Langile klase kontzientziadun eta praktikara eramaten duen eskualdea #BizkaikoMetalaGreban #bizkaikometalaborrokan @ELAEzkerKadagua pic.twitter.com/sO5B02IDSQ
— ELA Bizkaiko Metala (@ELAMetalBizkaia) November 29, 2022
Mercedes-Benzeko produkzioa gelditzeko arriskuan berriz ere grebagatik
Aurreko greba zikloan bezalaxe, Gasteizko Mercedes-Benz auto lantegiko produkzioa eten dezake Bizkaiko metalgintzako grebak. Diario de Noticias de Alavak jakitera eman duenez Gasteizko planta hornitzen duen Gestampek ezin du ziurtatu bere stockean duen materialarekin eskaria ase dezakeenik.
"Egoera oso larria da, saihestezina izango baita gure bezero nagusiaren jarduera geldiaraztera eramango gaituelako", azaldu dio Gestampek Mercedes-Benzi, egunkari horren arabera.