Bilboko aste nagusian atxilotu zituzten 79 pertsonen argazkiak eta izen abizenak argitara atera ziren iazko udan. Argazkietan Poliziaren logoa ageri zen.
Iazko Bilboko Aste Nagusian atxilotu zituzten 79 pertsonen polizia-fitxak argitara atera ziren abuztuaren 31an. Atxilotuen argazkiak, izen-abizenak eta Poliziaren logoa agertzen ziren bertan. Datu Babeserako Euskal Agintaritzak ikerketa bat ireki du Bilboko Udalaren eta Segurtasun Sailaren aurka. Ertzainak argazkiak filtratu ote zituen ikertzen ari dira.
Besteak beste, eskuin muturreko Luis Pérez Fernándezen Telegram kanalean eta eskuin muturreko hedabideetan zabaldu zuten informazioa. Horregatik, Ertzaintza ikertzeaz gain, Luis Pérez ere ikertzen ari dira.