argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintza Gasteizko campusean sartu da eta indarrez kanporatu ditu ikasleak
  • Izan da zauriturik ere. Herri Unibertsitatea izaten ari da eta ikasleek itxialdia egin dute bart Letretako Fakultatean.

Hala Bedi @halabedi 2024ko otsailaren 29a
Argazkia: Gedar

Gertatutakoa salatzeko, bertan behera utzi dute Herri Unibertsitatearen gaurko egitaraua. Mobilizazioa deitu dute 13:00etan Elurretatik, «gertatutakoa eta oro har EHUren izaera poliziala salatzeko».

Bart, Herri Unibertsitatearen karian, itxialdia egin dute ikasleek EHUk Herri Unibertsitatea antolatzeko jarritako trabak salatzeko, baita Ertzaintza lehenago campusean sartu eta hainbat lagun identifikatu izana ere. Gauean Ertzaintza berriro sartu da fakultatean eta indarrez kanporatu ditu ikasleak. Kanpoan babesa adieraztera batu diren lagunen aurka ere egin du poliziak eta gazte bat buruan zauritu du, borraz jota.

Ikasle langileen egoerarekin «kezka» adierazi dute Ikasle Abertzaleek, eta lau exijentzia egin dizkiote EHUri: polizia kanpusetik kanporatzea, masterrak doan izatea, ordaindu gabeko praktikaldiak bukatzea eta etxebizitzarako laguntzak.