Astelehenean Ertzaintzak kolpatu ditu Berangoko Alconzako grebalariak, greba mugagabean 57 egun bete dituztenean. Irizar Taldearena den lantegia Norgestion enpresak kudeatzen du eta greban ez dauden langileak baliatuz, makinak piztu dituzte. Kanpoan ziren Ertzaintzako zenbat furgoneta, eta atean protestan ari ziren langileak kolpatu dituzte.
Iker Rincon Moreno kazetariak Hirukan kontatu duenez, Irizar Taldeko zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztu zuen joan den otsailean Alconzak Berangon duen lantegirako, eta horrek 38 pertsona kaleratzea ekarriko luke, langile-taldearen %40a.
Dagoeneko 25 lagun kaleratu dituzte, baina langileek erabaki dute grebarekin jarraitzea denak berrartu arte.
@jerkoreka Eskerrik asko EAJ osoari, zuen laguntzagatik, Euskal Herriko kooperatiba batek IRIZAR GROUP, Euskal Herriko ALCONZA lantegia suntsitu duenean eta 25 kaleratze egin duenean. Ze kooperatiba eredu da IRIZAR? EAJ hainbestetan publikoki eredutzat jarri duenean? pic.twitter.com/xhtnMtkaeP
— Alconza (@Alconza8) April 25, 2022
Astelehenean, Norgestionek fabrika zabaldu eta makinak martxan jartzea erabaki du eta horren aurka protestan ari ziren langileak kolpatu ditu Ertzaintzak.
Tras los 25 despidos que a ejecutado IRIZAR, los trabajadores de ALCONZA han sido reprimidos por la POLICIA VASCA pic.twitter.com/tHfaWWu7Ru
— Alconza (@Alconza8) April 25, 2022
Astearterako goizeko 07:00etan jarri dute hitzordua berriro lantegiaren aurrean.