argia.eus
INPRIMATU
Ertzainek euskaraz ez jakitea ETAri egotzi dio Beltran de Herediak
  • Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Legebiltzarrean adierazi duenez "asko irabazten ari gara bakearekin, orain gutxira arte ertzainek beren ordu libreetan ezin zuten askatasunez joan euskaltegira", eta horrela arrazoitu du gaur egun ertzain guztiek euskaraz ez jakitea.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 16a
Unai Urruzuno (EH Bildu) kaleratu egin dute Legebiltzarretik, Beltran de Heredia sailburuak esandakoengatik kexa egiteagatik (argazkia:eitb.eus).

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak egindako galdera baten bueltan etorri da sailburuaren erantzuna. Lekeitioko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleek kexa sartu dute Legebiltzarrera egindako bisita batean atean zegoen ertzainak gazteleraz egiteko eskatu zielako.

Horren ondotik erantzuna, esanez "garrantzitsua da batez ere gazteei azaltzea nondik gatozen eta zenbat irabazi dugun bakearekin, orain gutxira arte ertzainek ezin baitzuten euskaltegira askatasunez joan, eta azaldu beharra dago zergatik gertatu den hori". Eta horrekin batera eskatu du "ertzain horren lekuan ere jartzeko".

Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak kexa egin du entzundakoagatik, eta Legebiltzarretik kanporatu du Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak.

Bideoa ikusi dezakezue lotura honetan (eitb.eus).