argia.eus
INPRIMATU
Ertzainburu bati isuna jarri diote Castro Urdialesera joanda konfinamendua urratzeagatik
  • Guardia Zibilak konfinamendua urratzeagatik isuna jarri dio Sestaoko ertzain etxeko komisarioari Castro Urdialesen: ez dago bertan erroldatua, eta auto ofizial batean zihoan, bajan egon arren. Duela bi aste harrapatu zuten.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 18a

Han bizi zela argudiatu zuen Ertzaintzako komisarioak, baina ez dago bertan erroldatuta. Espediente zigortzailea ireki zion Guardia Zibilak. Bajan zegoen baina auto ofizialean zihoan, hori baimenduta ez dagoen arren.

Kasu honek Jon Sanchez Ibarluzea Osakidetzako buruarena ekarri du gogora, hura ere Castro Urdialesen harrapatu baitzuen Guardia Zibilak konfinamendua hausten. Albistea zabaldu eta gutxira dimititu zuen.