Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.
Epaiketa prozesua otsailaren 14an abiatuko da Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioan eta otsailaren 24 arte luzatuko da. El Diario Vascok publikatutako artikuluak adierazten duenez, epaia ertzainak ustezko droga-trafikatzaileari ezarritako presioan oinarritu da, izan ere, auzipetuaren egoera baliatu zuen interes pertsonaleko onurak izateko.
Hala ere, artikuluan adierazten den bezala, ertzainak presionatu zuen atxilotuak, zeinak buru-nahasmenduagatik %69ko desgaitasuna zuen, ezin izango du prozesuan parte hartu, 2020ko uztailean hil baitzen.
Gertakariak Ertzaintzak 2020ko apirilean egindako kontrol batetik abiatu ziren, motorrez zihoan gizona geldiarazi eta substantzia estupefazienteak zituela ikusirik atxilotu zuten, droga-trafikoa leporatuta. Atxilotua izan zen bitartean patruiletako buruak hainbat elkarrizketa izan zituen gizonarekin, biak bakarrik zeudela. Denbora horretan, ertzainak besoan zera idatzi zion mehatxuz: "Ez baduzu laguntzen kraskatu egingo zaitut, deitu irteten zarenean", telefono zenbakia alboan idatzi zion.
Artikuluan presio hauen ondorioz eta behin ustezko trafikatzailea aske zeneko gertakariak ere jasotzen ditu: gizonak mugikorreko zenbakira deitu eta ertzainarekin batu zen. Azkenean, ertzainak ustezko trafikatzaileari kontrolean konfiskatutako 1.700 euroak itzuli eta konpentsazio bat eskatu zion onura horien truke, atxilotuak gramo erdi kokaina eman zion.
Hala ere, horiek ez ziren droga-trafikoagatik atxilotutakoarekin izan zituen azken hitzak izan. Hurrengo lau egunetan hiru aldiz ikusi zuten elkar, eta batu ziren egun bakoitzeko, gizonak babestu beharreko pertsonen izenak ematen zizkion, trukean ertzainak kokaina jasotzen zuen. Diario Vascok jasotzen duenez, ertzainak azken egun horietan 1,2-1,7 gramo kokaina eskuratu zituen. Gizonak sendagarriz jositako blisterrak eta zenbait objektu eskuratu zituen, eta auzipetuak ziren lau pertsona prozesu judiziala izatetik kanpo geratzea lortu zuen.