argia.eus
INPRIMATU
Errusiako armada tropak mugitzen ari da Kherson eskualdean
  • Nikolayev eskualdeko administrazioaren eraikina bonbardatu du Errusiako armadak, eta ondoko eskualdean, Khersonen, tropak mugitzen hasi da Errusia.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko martxoaren 30
Errusiako tropak Khersonen, Ukraina hegoaldean.

Kalibr misil batzuen bidez, gaur goizean Errusiako armadak Nikolayev eskualdeko administrazioaren eraikina suntsitu du, Kherson eskualdearen ondoan. Horren ostean, Khersonen Errusiako tropen mugimendu handia egon dela adierazi dute hainbat informazio iturrik, Nikolayevera bidean.