Beste herrialde batzuek egin moduan, Irlandak Errusiako lau diplomatiko kanporatu ditu, Txekiak bat, Herbehereek hamazazpi, eta Belgikak Errusiako misioko beste 21 kide.
Atzo Errusiak Lituania, Estonia eta Letoniako hamar diplomatiko kanporatu zituen, Baltikoko hiru errepublika hauek beste hainbat diplomatiko errusiar kanporatu ostean. Handik gutxira, Irlandak, Txekiak Herbehereek eta Belgikak guztira 43 diplomatiko errusiar kanporatu zituzten.
Irlandak lau kanporatu ditu, "diplomatiko estatusa duten pertsonen funtzioekin bateraezinak diren jarduerak egiteagatik". Antzeko arrazoiengatik kanporatu dituzte Herbehereek hamazazpi diplomatiko eta Belgikak Errusiako misioko 21 kide.
Comme annoncé en commission, la Belgique a décidé d’expulser 21 personnes travaillant pour l’ambassade et le consulat de Russie, qui ont été identifiées en tenant compte de leur implication dans des opérations d’espionnage et d’influence menaçant la sécurité nationale.
— Sophie Wilmès (@Sophie_Wilmes) March 29, 2022