Errusiak ez du Istanbulen emandako hitza bete, eta bonbardaketak indartu ditu Kieven eta Chenigoven.
Atzo Istanbulen Ukrainak eta Errusiak egindako negoziaketa jardunaldiaren ostean, Errusiako ordezkaritzak adierazi zuen Kieven eta Chernigoven "drastikoki" jaitsiko zutela bonbardaketen indarra. Hala ere, adierazitakoaren aurka, indartu egin dituzte bonbardaketak iparraldeko bi hirietan.
Chernigov hiriko alkateak, Vladyslav Atroshenkok, CNN AEBetako katearekin hitz egin du, eta adierazi du "izugarrizko erasoa" egin duela Errusiak hiriaren aurka: "Bonbardaketen intentsitatea handitu dute". 25 zibil zauritu direla baieztatu du alkateak.
Kieven dauden hainbat kazetarik, Mikel Ayestaran tartean, bonbardaketa errusiarren intentsitateak gora egin dutela adierazi dute gaurkoan.
#Rusia no cumple lo anunciado en #Estambul y los civiles siguen llegando desde #Irpin en evacuaciones de urgencia #russia #ukraina #war pic.twitter.com/VxrJm1EEIf
— mikel ayestaran (@mikelayestaran) March 30, 2022