Ukrainako indarrek Errusiako lau soldaduren aurkako ustezko torturak eta arma kimikoen erabilera aztertzea da Errusiako Ikerketarako Komitearen helburua.
Errusiako Ikerketa Komiteak (EIK) gaur adierazi du lau soldadu errusiarren aurkako torturak eta arma kimikoen erabilera ikertzen hasiko dela. EIKk adierazitakoaren arabera, torturak jaso izanaren zantzua zuten lau soldadu errusiarren gorpuak aurkitu zituzten; komiteak dio ustezko delitu hauek egin dituzten pertsonak ez daudela identifikatuta, eta gorrotoak edo aurkakotasunak motibatutako krimenak izan daitezkeela gehitu du.
"Liskarren ostean, lau soldadu errusiarren gorpuak aurkitu genituen, tortura zantzuak zituzten gorpuak. Peritoen ondorioen arabera, lesioak oraindik bizirik zeudenean jaso zituzten", dio EIKk. "Gertakari hauek 1949ko abuztuaren 12ko Ginebrako Konbentzioan irizpidetutako gerra-presoen tratua bortxatu izana adierazten dute", gehitu du komiteak.
Donetsk eta Luhansk Herri Errepubliketako departamentuekin batera eramango dute aurrera ikerketa.
Bestalde, Ukrainako indar armatuek tripulatu gabeko aire-ibilgailuen bidez arma eta gai kimikoak erabili dituzten ala ez ikertuko du komiteak. Hipotesi honen oinarria Errusiako armadak argitaratutako txosten bat da, non haien esanetan, Ukrainako armadak abandonatutako instalazio militarretan hainbat gai kimiko gordetzeko eta isurtzeko mekanismoak zituzten tripulatu gabeko aire-ibilgailuak aurkitu dituzten.