argia.eus
INPRIMATU
Errusiak amaitutzat eman du Mariupoleko erdiguneko borroka
  • Errusiako bandera jarri du Errusiako armadak Mariupoleko administrazio publikoaren eraikinean; erdiguneko borrokak amaitutzat eman ditu.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 11

Mariupoleko erdiguneko borrokak amaitutzat eman ditu Errusiako armadak, eta Ukrainako armadak Facebooken iragarri du Mariupoleko azken borroka prestatzen ari direla: "Gaur, seguruenik, Mariupoleko azken borroka izango da, munizioa amaitzen ari delako", adierazi du Ukrainako armadaren 36. Itsas Brigadak Facebooken.

Errusiak inbasioaren estrategia aldatu zuenetik, Donbassen indartu egin dira borrokak, eta Mariupol hiriaren kontrola ari da bereganatzen.