argia.eus
INPRIMATU
Errusia NBEko Giza Eskubideen Kontseilutik botatzea bozkatuko dute bihar
  • AEBetako ordezkariak atzo NBEko bilkuran eskatu moduan, AFP agentziaren arabera bihar bozkatuko dute Errusia NBEko Giza Eskubideen Kontseilutik botatzeko.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 06a

Ukrainako gerrak, eta zehazki Butxako ustezko sarraskiak, hartu zuen atzo NBEko Segurtasun Kontseiluko bilkuran zentralitatea. Ukrainako eta Errusiako ordezkariek aldeko eta aurkako argumentuak eman zituzten, eta AEBetako ordezkariak Errusia NBEko Giza Eskubideen Kontseilutik botatzea proposatu zuen.

"Errusiak organismo honetan ezin du autoritate posizioa eduki, eta ez genuke utzi behar kontseilu honetan duen postua propagandarako tresna moduan erabiltzea" adierazi zuen atzo Linda Thomas-Greenfieldek, AEBetako NBEko ordezkariak.

Proposamen honen ostean, AFP informazio agentziaren arabera, bihar NBEan Errusia giza eskubideen kontseilutik bota ala ez bozkatuko dute; NBEaren asanblada orokorrean egingo dute bozketa hau.