argia.eus
INPRIMATU
Errusia Giza Eskubideen Kontseilutik botatzearen alde agertu da NBEaren asanblada orokorra
  • Errusia Giza Eskubideen Kontseilutik botatzeak aldeko 93 bozka izan ditu, aurkako 24, eta 58 abstentzio.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 08a

Butxako ustezko gerra krimenen ostean, AEBen proposamenez, NBEaren asanblada orokorrean Errusia Giza Eskubideen Kontseilutik botatzea onartu zuten. 93 herrialdek bozkatu zuten Errusia kontseilutik botatzearen alde, 24 herrialdek bozkatu dute aurka, eta 58 abstentzio egon ziren.

Ukrainako Kanpo ministroak, Dmytro Kulebak, alde bozkatu zuten herrialdeei "historiaren alde ona" aukeratu izana eskertu zieten, eta gehitu zuen Giza Eskubideen Kontseiluan gerra-kriminalek "ez dutela lekurik".

Bestalde, Txinako Gobernuak giza eskubideen gaia "ez politizatzea" eskatu du, eta Errusia Giza Eskubideen Kontseilutik bota izana kritikatu du. Kooperazio hau borrokarako tresna bezala ez erabiltzea eskatu du: "Txina giza eskubideen gaiak politizatzearen eta instrumentalizatzearen aurka dago, eta kontu honetan dagoen zinismoa salatu nahi du. Azken finean, giza eskubideak beste herrialde batzuk presionatzeko erabiltzearen aurka dago", adierazi du Txinako Kanpo Gaien ministroak, Zhao Lijianek.