Hernanin, Landaren izango da Inklusibo txapelketaren 2.edizioa ekainaren 9an, larunbatean.
Ekainaren 5etik mahai inguru, kirol santsibilizazio saioak eta tailerrak prestatu dira. Hernani Club Rugby Elkarteak aniztasun funtzionala duten pertsonen gizarte inklusioan egindako apustuari jarraituz, aurtengoan Hernaniko errugbi barneratzaileko 2. Txapelketa antolatuko dute. Klubak urtero antolatzen duen garagardo azokarekin batera, egun hauetan klubak, zaleek eta herritarrek bat egiten dutela eta oihartzun handiagoa izango dutelakoan. Aurten euskal taldeak gonbidatzeaz gain, kanpoko taldeei ireki zaie atea. Iaz egin zen bezala, aldarrikapen hau errugbi zelaira ez ezik, herriko plazara eraman nahi da, eta honakoak antolatu dira: Sentsibilizazio saio, mahai inguru eta tailerra. 3 ekintza hauekin aniztasun funtzionala duten pertsonek herriko egunerokotasunera moldatzeko dituzten erraztasun eta oztopoak agerian utzi nahi dira eta bide batez aniztasun funtzionalaren mundua herritar guztiei gerturatu.
Albiste hau Zuzeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.