argia.eus
INPRIMATU
Errotxapea eta Maravillas gaztetxeen urteurrenak ospatzeko jardunaldiak egingo dituzte
  • Irailaren 3tik 8ra bitartean egingo dituzte jardunaldiak Errotxapea eta Maravillas gaztetxeetan, izan ere okupazioen urteurrenak ospatuko dituzte. Gaztetxeetako kideek astean zehar egongo diren ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi izan dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko irailaren 03a
Argazkia:Topatu

Errotxapeako gaztetxeak bigarren urteurrena ospatuko du, eta Maravillas gaztetxeak berriz lehenengoa. Hori dela eta, gaur hasi eta irailaren 8ra bitartean ekimen ezberdinak antolatu dituzte gaztetxeetako kideek. Mahai inguruak, proiekzioak, tailerrak edota hilaren 8ko ospakizuna izango dira protagonista. 

"Denborta tarte honetan, bi auzoetan barna, autogestioa, elkartasuna eta elkarren arteko babesa errotu eta loratu dira", azaldu dute bi gaztetxeetako kideek; modu horretan, kapitalaren eskuetan dauden bi espazio huts eta zaharkituei bizia eman dietela gaineratu dute. 

Hori dela eta, astean zehar egingo diren ekimenetan parte hartzeko dei egin dute; batik bat, hilaren 8an "auzoetako herri langileari zuzendutako ospakizun egunean". Urteurrenak auzokideekin elkarbanatu eta ospatu nahi dituztela nabarmendu dute antolatzaileek.

Albiste hau Topàtu.eus-ek eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.