argia.eus
INPRIMATU
Erroldatzeko eskubidea aldarrikatu dute Bilboko udaletxearen aurrean
  • "Errolda gabe ez garai inor" lelopean, 200 pertsona inguru batu dira Bilboko udaletxearen atarian erroldatzeko eskubidea eskatu eta udalak ekainaren 25ean hartu zituen konpromisoak bete ez dituela salatzeko. 

Jone Markuleta @JMarkuleta 2020ko azaroaren 27a
Argazkia: EcuadorEtxea

Pertsona arrazializatuen, etxeko langileen eta migratzaileen hamar taldek osatzen dute Bizkaiko Errolda Sarea. Azaroaren 27an, elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean, erroldatzeko eskubidea eta ekainaren 25eko osoko bilkuran Bilboko udalbatzak onartu zutuen konpromisoak bete ditzan eskatzeko. 

Sareak azaldu duenez, ekainaren 25ean, PPk izan ezik, alderdi guztiek onartu zuten konfinamendu garaian udal instalazioetan erregistratu zituzten pertsona guztiak erroldatzea, Gizarte Zerbitzuekin edo erakunde laguntzaileekin harremanetan jarrita. Hala ere, saretik salatu dutenez, Bilboko Udalak ez ditu konpromisoak bete, eta oztopoak jartzea eta elkarrizketarako "prestasun falta" leporatu diote.

Dagoeneko, hiru hilabete igaro dira eskaerak egin zirenetik, baina udalak ez ditu konpromiso horiek bete.15 eguneko epea eman diete udal arduradunei negoziazioei berriro ekiteko. Hala egin ezean, legea betetzeko eskatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.