argia.eus
INPRIMATU
Errobi taldea atzarraraziko dute berrogei urte geroago
  • Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk 1973an sortu Errobi taldea omenduko dute Miarritzeko Atabal aretoan, maiatzaren 17an, Atzar Hadi taldearen eskutik. Mende erdia bete da, frankismo garai betean sortu zela musika talde mitikoa. Omenaldi kontzertu berezi hau Xabi Pery musikariaren ekinbidez sortu da, eta zazpi musikari bilduko ditu, horien artean Jojo Bordagaray, Patxi Amulet, Xabi Albistur edo eta Mikel Artieda.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 09a

1970eko hamarkadako Errobi taldearen kantak berriz ere zuzenean entzuteko parada izanen da. Sartzeak dagoeneko salgai dira wwww.atzarhadi.com webgunean.