Erro musika zigilua aurkeztu dute ostegun honetan bere sortzaileek. Zigilu honen sorreran Izaki Gardenak, Montauk eta Joseba B. Lenoir taldeetako kideak daude, eta hauenak izango dira kaleratuko dituen lehenengo lanak.
2018ko neguan hasi zen ideia sortzen. Nahiz eta aurretik hainbat modutara diskoak kaleratu zituzten hiru taldeek, hurrengoetarako autoekoizpenera jotzea zuten asmoan. Hilabeteen ostean, Erro jaio da.
Nor bere lanen jabe %100 izatea zuten helburu. Honek, ordea, gehienetan bakarka aritzea dakar, eta horrek, besteen esku uzten ez den lana norberak egin behar izatea. Lan hauek elkarrekin egiteko asmoak elkartzera eraman ditu.
Zigilu kide diren taldeek badute musika estiloan antzekotasunik, AEBetako soinuetarako joerarik. Eta horrek ematen dio zigiluari “estilo uniformetasun” bat. Baina aurrera begira beste estilo batzuetako taldeei ateak zabalik utzi dizkiete.
Gasteizen sustraitu da diskoetxea, eta, printzipioz, bertan eta bertatik ariko da. Zigiluaren erakusleiho izango den web orria ere aurkeztu dute: www.erro.eus eta ohiko sare sozialetan haien jarduna jarraitzeko aukera izango da. Harremanetarako email bat jarri dute martxan: info@erro.eus.
Esan bezala, hasieran hiru taldek osatzen dute zigilua, eta hiru taldeon lanak kaleratuko ditu 2018an. Lehenengo erreferentzia, eta dagoeneko plataforma digitaletan aurki daitekeena, Joseba B. Lenoirren singlea da. Izaki Gardenak eta Montauk taldeek udazkenean kaleratuko dituzte euren diskoak, biak ala biak datorren astean sartuko baitira grabaketa estudioan.
Joseba B. Lenoir-en diskoa
Bi kantako singlea aurkeztu du udaberri honetan Joseba B. Lenoirrek. Hasieran digitalean aurkeztu zuen, baina orain formatu fisikoan kaleratu du (CDan) eta udazkenerako biniloan izateko asmoa ere badu.
Spencer P. Jones-en bertsio bat dago batetik (Haiek izorra nahi haute), eta bestetik Josebaren beraren kantu bat (Kantu odolustuen bluesa). Diskorako talde berria ere osatu du, formatu berezikoa: bi bateria, bi gitarra, bi ahots, teklatua eta baxua.
Uda honetan hainbat kontzertu emango ditu eta, oraingoz, kontzertu hauetan besterik ezin izango da erosi lan hau.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.