argia.eus
INPRIMATU
Errioxan menuetan zizare larbak izateagatik ikertzen ari diren enpresa eta Laudioko Lamuza Eskolakoa bera dira
  • Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak kritikak indartu ditu, ikusita janari eskasa ekartzen dien enpresa ikertzen ari direla, Serunion.

Aiaraldea @aiaraldea 2023ko irailaren 26a
Lamuza Ikastetxea, artxibo irudi batean. Argazkia: Aiaraldea.eus

Errioxako Hezkuntza Sailak ostiralean jakinarazi zuen ikerketa abiatu duela argitzeko nola agertu ziren erkidegoko bost ikastetxetako catering menuetan zizare larbak.

Hezkuntza zentroetan janaria prestatzen duen enpresa Serunion da, hau da, Lamuza Eskolakoa ere egiten duena.

Laudioko eskolako guraso elkarteak salatu du enpresa horrek ere ematen diela zerbitzua euren seme-alabei.

Polemikak bete-betean jo du Lamuzan, aste honetan eskatu baitzioten Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuari esku har dezan menuen kalitate eskasagatik. Izan ere, ikasleek zein zuzendaritzak adierazi dute "ezin dela janari hori jan".