Iaz baino %78 eskaera gehiago jaso ditu Errigora ekimenak kontserba loteen kanpainan. Nafarroa hegoaldeko 15 ekoizlek eta 5.000 kontsumitzailek hartu dute parte. Egun hauetan banaketa egiten ari dira.
“Hankak dar-dar utzi dizkigu aurtengo kanpainako eskaerak eta izerditan bukatu dugu ikasturtea guztiontzako beste produktu lortzeko. Zainzurien kanpaina luzatu behar izan dugu El Escolar eta Iturrirenean. Piper nahikorik ez eta, hainbat kasutan, 9 ontzi txikiz ordezkatu behar izan ditugu 6 handi. Potxa ekologikoak ere agortu egin zaizkigu... Ez sinestekoa! Zorionak eta eskerrik asko guztioi!!! Mila esker auzolanaren, euskararen eta elikadura-burujabetzaren bidean sakontzeko aukerak sortzeagatik! Zalantzarik gabe, ikasturte eder bati amaiera biribila eman dio kontserba-loteen kanpaina honek". Hitz hauekin egin dute azken kanpainaren balorazioa Errigora ekimeneko sustatzaileek.
Aurten bertako 80.000 litro olio eta 300.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu dituzte urtean zehar eginiko hainbat kanpainekin. Ekimenak elikadura-burujabetzari egiten dion ekarpena oso positibotzat jotzen dute bultzatzaileek: “Apurka-apurka, milaka lagun kontsumo ohiturak aldatzen ari gara eta gero eta Nafarroa hegoaldeko ekoizle gehiagok begiratzen dio bertako merkatuari".
Euskararekiko konpromisoari dagokionez, udazkeneko kanpainan 160.000€ bideratu zituen Errigorak Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara, eta honetan parte hartzen duten ekoizleek euskararekiko konpromiso berriak hartu dituzte, webguneak euskaratzeko prozesuari ekinez.
Ekoizle kopurua ere igotzen joan da eten gabe: “2012an 2 ekoizlerekin hasi genuen bidea urtez urte ekoizle berriak batuta, dagoeneko 15 izatera iritsi gara. Nafarroa hegoaldearen lau ertzetako 15 ekoizle: Ablitasetik Oibarrera eta Lodosatik San Isidro del Pinarrera. Nekazari, kontserbagile, olio ekoizle zein ardogileak, jatorri eta langintza anitzak izanagatik, euskal merkatuari bertako produktuak bidezko prezioan eskaintzeko bat eginda. Lankidetzan oinarrituta, elkarren aurka lehiatu ordez. Elkar ezagutu eta elkar laguntzeko prest”. Eta era berean kontsumitzaileen kopurua ere: “12.000 kontsumitzailek egin zioten euskarari puzka eta 5.000ek parte hartu dute Eskutik Eskura udazkeneko kanpainan”.
(Albiste hau Euskalerria Irratian argitaratu da eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri dugu)
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Euskara hauspotzeko lan egiten duten eragileak ekonomikoki hornitzea da ekimenaren xedea. Ekarpena egiteko bertako produktuen saskiak erosteko aukera izango da urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean.
Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari' izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]
Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.
Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]
Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]
Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]
Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.
Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.
Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]
Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]