Euskal herritarrei ekarpena egiteko eskatu die. Errigorak beren konpromisoa erakusteko 10.000 euro jarrita abiatu dute kanpaina.
Nafarroan 15.000 hektarea erre dira ekaineko suteetan. 12.000 hektarea baso eta 2.000 hektarea laborantza-lur baina gehiago. Errigora ekimenak diru-bilketa abiatu du, suteek sortutako kalteei aurre egiteaz gain, aurrerantzean herria prestatuago egon dadin sute handien aurrean. Helburua da ekaineko sutea izatea, betiko, Nafarroan inoiz piztu den suterik handiena.
Zehazki bi lan-ildoren alde agin nahi dute apustu nagusia: suteak zabaltzea zailtzeko eta herri-guneak babesteko suebaki berdeak sortzea eta abeltzaintza estentsiboa sustatzea, ganadua izan dadin suhiltzaile eraginkorrena.
Aurrera eramango diren proiektuak zein izango diren erabakitzeko sei pertsonako mahai bat osatu dute, “diruaren erabilera ahal bezain eraginkorrena” izango dela ziurtatzeko. Mahaia osatzen duten pertsonak esperientziadunak dira: Mirian Otxotorena, CPAEN Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria; Mikel Tabar, Tafalla-Zagozaldeko basozaina; Victor Rubio, suhiltzailea; Patxiku Irisarri, EHNE-Nafarroako idazkari nagusia; Juan Carlos Castillo, Azkoiengo alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakaria; eta Imanol Ibero, nekazaria eta Errigorako kidea. Talde honek erabakiko du zein proiektu eta ingurune diren beharrezkoenak.
Ekarpena egiteko Errigoraren webgunean dago aukera: kontu korronte zenbakia (ES61 3035 0042 94 0421091052) edo banku txartelaren bidez. Uztailaren 15era arte luzatu dute ekarpenak egiteko epea.
Bideo hau egin dute kanpainaren berri emateko.