argia.eus
INPRIMATU
Errigoraren saskiak 425 puntutan eska daitezke azaroaren 12ra bitartean
  • Salgai daude jada Nafarroa hegoaldeko produktuen saskiak eta azaroaren 12ra arte eskatu ahal izango dira Euskal Herriko 425 eskaera puntutan.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 28a
Errigora ekimeneko kideak saskiekin. (Argazkia: Errigora)

Bertako ekoizleen alde eginez, zonalde horretan euskararen biziraupena bermatu nahi du Errigora ekimenak.

‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ da kanpainaren leloa eta Sortzenek, AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Zazpiak Batek eta Errigorak elkarlanean antolatu dute: “Geure produktuen ekoizpena sustatzeaz batera, euskalgintzarako ekarpen ekonomikoa egitea da helburua”, esan dute agiri batean antolatzaileek.

Saski bakoitzak 50 euro balio ditu eta iaz bezala, saski bakoitzaren prezioaren %25 hiru proiektu finantzatzeko baliatuko da da: Erribera ikastola, Euskaraz Bizi eta ikasiko Hamarratz proeiktua eta Erriberako AEK.

Aurten gainera, iaz baino ekoizle gehiagorekin osatu dute Saskia. Aurreko kanpainetan lortutako eskaera maila altuak, ekoizle gehiagorena jotzera bultzatu ditu.