Erribera-merkatua berriro alokatu dutela salatu du Sos Alde zaharra plataformak.
Pasa den otsailaren 10etik eta martxoaren 24ra arte, erriberako merkatuaren zati handi bat desmuntatua eta ibilgailu industrialen arloko MAN enpresari alokatua izan da. Multinazionalaren hitzetan, hiri modernoa eta langile izaera uztartzen dituelako izan da aukeratua Bilbo. Esleipen mota hau ez da berria. Aurreko irailean espazio berbera Volkswagen multinazionalari alokatu zitzaion, oraingoan datorren MAN enpresaren jabe dena, kasu hartan ere auzokideak abisatu gabe eta auzoan edukiko zuen efektua kontuan hartu gabe. SOS Alde Zaharra plataformatik merkatuari ematen zaion erabileraren inguruko kexak edo erabilgarri izan dakigun informazio oro bidaltzera gonbidatzen dute, sosaldezaharra@gmail.com helbidera. Mikelek ekarri dizkigu xehetasun guztiak.