argia.eus
INPRIMATU
Erriberako Bizinahi auzogunean hartuko dituzte Bilbora iritsitako etorkinak asteburu honetatik aurrera
  • Uda hasieratik ari dira Bilboko hainbat auzo hirira heltzen diren etorkinei harrera egiteko antolatzen. Atxuri, Bilbo Zaharra eta Santutxu auzoetatik igaro ostean, Erriberako auzoak hartuko ditu orain etorkinak.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 21
Etorkinak Karmelara lekualdatu zirenean egindako mobilizazioa, instituzioei egoerari irtenbidea aurkitzeko eskatuz (Argazkia: Ecuador Etxea)

Ekainean hasi ziren Bilboko hainbat herritar hirira heltzen ari diren etorkinei harrera egiten. Lehenbizikoz Atxuriko auzoak hartu zituen migratuak, eta auzoko saskibaloi kantxak egokitu zituzten bertan lo egin zezaten. Aste batzuen bueltan, Bilbo Zaharrak hartu zion lekukoa Atxuriko auzoari. Ostean, abuztu erdi aldera, Santutxuko Karmelara lekualdatu ziren. Orain Erriberako Bizinahi auzoguneak irekiko dizkie ateak etorkinei.

Igande arratsaldean egingo dute leku aldaketa, 18.30etan Atxuriko Begoñako Errepublika kaletik aterako den kotxe karabana batekin.

Udalaren utzikeria salatzeko deia

Irailaren 19an egindako zenbaketaren arabera, 135 ziren momentu horretan Karmelan zeuden etorkinak. Egoera honen aurrean, ostiral honetan, irailaren 21ean, Udalaren utzikeria salatzeko mobilizazio zaratatsua deitu dute. Mobilizazioa Ritxi plazan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.