argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuko Lehen Ministro Liz Trussek dimititu egin du, kargua hartu eta sei astera
  • Britainia Handiko lehen ministro Liz Trussek amore eman eta dimisioa iragarri du urriaren 20an. Boris Johnsonen lekukoa hartuta, sei aste ere ez ditu egin agintean. Aberatsenei zergak jaitsi zizkien boterera heldu eta berehala, eta erabaki hark eragindako zurrunbiloak eraman du, Erresuma Batua kaos politikoan murgilduz.

ARGIA @argia 2022ko urriaren 20a

Bere alderdiak presionatuta, Gobernu britainiarrak sei urtean dimititu arazi duen laugarren gobernuburu bilakatu da Truss. 45 egun egin ditu agintean, Erresuma Batuko historian denbora gutxien iraun duen lehen ministroa.

"Kargura heldu nintzen ezegonkortasun une batean. Alderdi Kontserbadoreak hautatu ninduen hau aldatzeko aginduarekin, zergak baxu eta hazkunde altua planteatuz. Egoera ikusita, ezin dut bete agindu zidaten mandatua", adierazi du Downing Street kaleko 10. atearen aurrean eginiko prentsaurrekoan.

Boris Johnsonen Atzerri ministroa izan zen Truss aurretik eta irailaren 6an lortu zuen lehen ministro kargura heltzea, alderdi barneko hauteskundeetan irabazi ostean. Oinarrien botoei esker irabazi zuen, diputatu tory-en artean bere arerio Ekonomiako ministro ohi Rishi Sunak-ek irabazi zuen. Trussek agindu zuen zergak jaistea, baina bere estrategian atzera egin behar izan du.

Ikusteko dago zer ondorio izango dituen honek herrialdean, baina baita Eskozia, Gales eta Irlanda Iparraldeko politikan.

Bere ondorengoa nor izango den jakiteke dago.