argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuko hauteskundeak ulertzeko zazpi gako
  • Maiatzaren 7an, ostegunean, egingo dituzte hauteskundeak Erresuma Batuan. Pronostiko guztiek Alderdi Kontserbadoreko David Cameron edo Alderdi Laboristako Ed Miliband kokatzen dituzte hurrengo Lehen Ministro moduan.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 07a
Cameron eta Miliband dira hautagai nagusiak. (Argazkia: walesonline.co.uk).

Botoaren inguruko azterketa guztiek oso parean jartzen dituzte bi hautagaien posibilitateak, alderdi bakoitzak botoen %33a eskuratuko duela aurreikusiz. Huffington Post-eko Ned Simons kazetariak hauteskundeak ulertzeko zazpi puntu zerrendatu ditu:

1. Denek galduko dute. Orain arte hauteskundeak irabazi dituen alderdiak gehiengoa lortu ia beti parlamentuan. Inkesten arabera hori ez da gertatuko eta lehen ministro izango denak alderdi ez horren bozkatuekin akordioetara iritsi beharko du.

2. SNP laborista eskoziarrei gailenduko zaie. Parlamentuko 650 aulkitik 59 dira Eskoziarenak. Momentu honetan eserleku horietatik 41 laborista eskoziarrek dituzte eta SNPk 6. Aurreikuspenen arabera SNPk sekulako gorakada lortuko luke eta badira independentista eskoziarrei barruti guztietan irabazteko aukera ematen dietenak ere.

3. UKIP-ek erdi-eskuineko botoak banandu ditu. UKIP alderdiak Erresuma Batuak Europako Batasunetik ateratzea proposatzen du. 2014ko Europako Hauteskundeak irabazi bazituzten ere, ematen du oraingoan horren erabakigarria ez dela izango. Hala ere, kontserbadoreen bozka ugari lortuko ditu ziur aski.

4. Liberaldemokratak. Denbora luzez liberaldemokratak izan dira Erresuma Batuko hirugarren indarra. 2010ean kontserbadoreekin koalizioan iritsi ziren indarrera lehen aldiz, baina SNPren gorakadarekin, laugarren indarra izatera pasa daitezke.

5. Ekainera arte luza daiteke. Espero den moduan kontserbadoreek eta laboristek gehiengoa lortzen ez badute, ekainera arte luzatu daiteke Gobernu berria osatzeko prozesua. Beste alderdiekin akordio batera iristeko erronda egin beharko lukete bi alderdi nagusiek.

6. Hauteskunde gauean jarraitu beharreko irudiak. Liberaldemokraten Nick Clegg eta UKIP-eko Nigel Farage buruek parlamenturako eserlekurik ez lortzea ere posible da. Horrelako egoera baten ondorioz, auzitan egongo litzateke beren lidertza alderdien barruan.

7. Kanpaina tamalgarria izan da. Alderdi guztietako hautagaiek, okerrak ez egiteko beldurragatik, herritarrengandik urrun egon diren diskurtso eta mitinak egin dituzte eta azken urteetako kanpaina leunena izan da aurtengoa.