Alderdi Laboristaren gorakadak Erresuma Batuko gobernagarritasuna zalantzan jarri du, Brexitaren negoziaketak hasi baino hamar egun lehenago. Gehiengoa galdu du Theresa May-k eta aliantza berriak egin beharko ditu gobernuan gutxiengoan sortzeko. Ipar Irlandako DUP alderdiarekin akordioa itxi dute.
Brexitaren negoziaketetarako bere indarra eta zilegitasuna egonkortzeko hauteskundeak aurreratu zituen Theresa May Lehen Ministro kontserbadoreak. Ez zaio ondo atera jokaldia, izan ere, gehiengo osoa galdu du.
Alderdi Laboristako Jeremy Corbynek du erruaren zati handi bat, austeritatearen kontrako mezuari esker gorakada izugarria izan du eta. Ordea, laboristek ere ez dute gobernuaren osatzeko adina babes izango. aliatu izan zezaketen SNP eskoziarrak eserlekuen ia erdia galdu du eta.
Hauek dira %99a zenbatuta, eserlekuen banaketa lau alderdi handienen artean:
- Alderdi Kontserbadorea: 315 (-12)
- Alderdi Laborista: 261 (+31)
- Eskoziar Alderdi Nazionalista (SNP) : 35 (-19)
- Demokrata Liberalak (DL): 12 (+3
Ipar Irlandari dagokionez, Alderdi Unionistak hamar eserleku lortu ditu, 2015ean baino bi gehiago eta Sinn Féinek zazpi, aurrekoetan baina hiru gehiago.