argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuak Repsolen, Shellen eta Petronasen iragarkiak debekatu ditu, ‘Greenwashing’ egin dutelakoan
  • Hiru petrolio-enpresek “herritarrak engainatzen” ari direla dio Erresuma Batuko Iragarki Arauen Arduradunak. Energia berriztagarrien inguruko iragarkietan ez dute aipatzen enpresa horiek eragiten duten kutsadura.

Ilargi Manzanares 2023ko ekainaren 09a

Erresuma Batuko Iragarki Arauen Arduraduna Greenwashing-ari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu. Shellen, Herritarrek energia berriztagarrietan inbertitu dezaten Shell, Repsolen eta Petronas multinazionalek egindako iragarkiak debekatu ditu, enpresa horiek eragiten duten kutsaduraren berri ez emateagatik. Guy Parkerrek, iragarki hauek debekatu dituen erakundearen zuzendari exekutiboak, irudi ekologista erakusten duten horrelako iragarkiekin “kontu handiz aritu behar direla” esan du.

Erakundearen arabera, enpresen iragarkietan bakarrik beraien eragin positiboak aipatzen dituzte, ingurumenean egiten duten inpaktu negatiborik aipatu gabe. Erakundeak dituen datuen arabera, enpresen inbertsioen zati txiki bat dira energia berriztagarrientzat, eta iragarkietan “irudi faltsua" erakusten dutela azpimarratu dute, enpresek irudikatu nahi dutelako haien apustua erabat berriztagarrien aldekoa dela nahiz eta horrela ez izan.