argia.eus
INPRIMATU
Erresistentzia txandetan parte hartzeko deia luzatu du Errotxapeako gaztetxeak
  • Desalojo arriskua dela-eta erresistentzia martxan jarri dutela iragarri zuten aurreko astean gaztetxeko kideek. Orain, erresistentzia gauzatzeko txandetan parte hartzera animatu dute jendea. Email bat jarri dute eskuragarri izena emateko.
Topatu.eus @topatu_eus 2019ko abuztuaren 21
Errotxapeako gaztetxea 2016an okupatu zuten eta, gaztetxeko kideek azaldutako moduan, ordutik hainbat eta hainbat egitasmo daramazkite bertan aurrera "auzoa eraldatzeko amsoz eta alternatiba berriak sortu nahiean".  Egun, auzokoko kolektiboekin elkarlana sustatu eta espazio askoz intergenerazionala sortzen ari dira. Hainbat proiektu dira orain martxan dituztenak: serigrafia tailerra, Muskerra rokodromoa edota okindegi komunala, besteak beste. 
 
Egun, gaztetxea desolojo arriskuan dago. Eraikinaren jabetza La Caixa entitatearena da eta zortzi urtez hutsa egon den arren, pisuak eraikitzeko gaztetxearen aurkako prozesu judiziala ireki zuen, oraindik martxan dagoena. Gaztetxeko kideek auzoan etxe huts pilo bat daudela eta etxegabetzeak izan direla salatu dute.  Udalak ere jarri du bere alea: gaztetxean ekimen publikoak egitea debekatu eta eraikina desalojatzea exijitzen duen ebazpen administratiboa helarazi zien gazteei. 6.000-60.000 euro arteko isuna jaso dezakete. 
 
Larritasun eta alarma egoera dela eta, erresistentzia martxan jarri dute gaztetxeko kideek. Txandetan parte hartzeko deia zabaldu dute. Izena emateko, RTXgazTxandak@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.